kabezeroa  
       
   
LIBURUAK
 
 
esentzia
   

Bilduma honen lehen liburua, “Baso baten egunerokoa”, jaio eta hazi nintzen lekuaz mintzo zen: Goizuetaz.

Bigarren liburu hau, lehenaren jarraipena dela eta xenda eta izpiritu bera jarraitzen duela erran daiteke, baina, Euskal Herri osoko paisaiari zabaltzen dio mapa.

Etxetik aterarazten nauena zera da: Lau aroetako gune ederrenak eta toki esanguratsuenak atzematea kamararekin. Ideia:Beraiengan aurkitzea irudiek erakusten diguten izkutuko zehaztapena.

Era horretan, ezagutzak eta esperientziak hitz bakarrean bat egiten dute: Harridura.
Bidaia, beraz, leku berriez eta une ahaztezinez lepo dago, zeintzuk metatzen doazen “Esentzia” izenez bataiatu nahi izan dudan liburu honetan.

 
Tapa gogorra
   
Tamaina 24x31 zm.
Gramajea 200gr. 108 horrialde
 
Prezioa 35€+ 3€ bidaltze gastuak
 
   
 
   
   
baso baten egunerokoa

 

Lehenengo aldiz Alaskara joan nintzenean sentitu nuen liburu hau sortzeko beharra.
Maiz gertatzen zaigu, kanpora joan artean ez ditugula eguneroko gauzak bere neurrian baloratzen, ez baikara jabetzen gure inguruan aurkitzen denak norberarengan duen garrantziaz.
Niri behintzat hori gertatu zitzaidan, etxetik milaka kilometrotara aurkitzen nintzelarik konturatu bainintzen umetatik egunero bisitatzen nituen txoko horiek niretzako zuten benetako garrantziaz. Hortik jaio zen liburu hau sortzeko ideia, eta ordutik nire txokoak argazkien bidez erakusteko proiektua forma hartuz joan da.
Liburuan agertzen diren lekuak, behin eta berriz erretratatu izan ditut urtaro eta egoera desberdinetan. Baina lan hau, gustukoen ditudan momentuak eta bizipenak erakusten dituzten argazkiek osatzen dute.

Tapa gogorra
Tamaina 24x31 zm.
Gramajea 200gr. 108 horrialde
Prezioa 35€+ 3€ bidaltze gastuak

 

 

 

 

   
IKUS ENTZUNEZKOAK
   
ALASKA
   
   
Alaska, azken muga; emanaldi honetan bertako basafauna eta paisaia ikusgarriak ezagutzeko aukera izango dugu.
Grizzly hartzak izokinak harrapatzen, otsoa, altzea eta beste hainbat animalia basatirengana urbilduko gara.
Alaska hegoaldean dagoen Kenai peninsulatik hasi eta Denali parke nazionalera, mendia, kosta, tundra eta Denali mendia, Ipar ameriketako mendirik garaiena ikusgai izango ditugu.
 
   
ESENTZIA
 

Sei urtez Euskal Herrian barrena ibili ondoren bertako animalia eta txokoak behatuz, hau izan da lan honen fruitua.
Bertan gure lurraldeko animalia eta paisai ikusgarrienak eta ezezagunenak ikusteko aukera izango da, hontz haundia, erlatxoriak Áfrikatik bueltan, edo ta kataginetaren gaueko ibilerak ezagutuko ditugu.
Betiko irudietatik urrundu nahian, Euskal Herriko beste ikuspuntu bat proposatzen da, formak, koloreak eta xehetasun garrantzia hartzen dutelarik.