kabezeroa  
       
   

Nafarroako iparraldean aurkitzen den Goizueta izeneko herri txiki batetan jaio nintzen.
Bertako mendi eta basoetan murgildurik igaro nuen nire haurtzaroa eta egunak animalien jokaerak behatuz eta habien bila igarotzen nituen.
Nire lehenengo argazki kamera zortzi urterekin eskuratu nuen, eta honekin eman nituen nire lehendabiziko pausoak argazkilaritzaren munduan.
Argazkilaritzari esker ikasi dut nire ingurua beste begi batzuekin ikusten eta begirada sakon baten bidez milaka ehundura eta ñabardura ezberdin bereizten.
Azkar konturatu nintzen naturarekiko neukan ikuspegia kameraren bidez islatzeko nuen beharraz eta nire bizitzako funtsezko zati bilakatu zen argazkilaritza.

"Baso baten egunerokoa" nere lehenengo liburuan, umetatik ibili naizen txokoak eta animaliak erretratatu ditut eguneroko bat osatuz nire sensazioak paperean islatu nahian.